miércoles, 29 de abril de 2009

Zortzigarren eguna

Hau da gaurko klasean egin duguna.

Gaurkoan,Amara Berriko proiektua jarraituz, bertan lantzen duten Txikiweb-ari buruzko bideoa ikusi dugu. Honen bidez proiektu hau nola martxan jartzen duten jakin ahal izan dugu; hau da, egunero egunero, lau ikaslek web-a berritz endutela,beren lanak, irratsaioak, telebistako irudiak...txertatuz eta guztientzat eskuragarri eginaz.

Pertsonalki oso berria eta interesgarria egin zait Txikiweb-aren asunto hau.Egia esan, lan polita iruditu zait haurrentzat; beraiek ongi pasatzen dute, jada betebehar batzuk egozten zaizkielarik eta teknologiak ezagutzeko aukera paregabea dute.
Horregatik horrelako proiektuak onak iruditzen zaizkit, eta beharbada beste ikastola batzuek ere horrelakoren bat sartzeko aukera planteatu beharko lukete; izan ere egun, teknologiaren presentzia erabatekoa izanik, haurrak txiki txikitatik mundu horretan murgiltzea ezinbestekoa iruditzen baitzait.
Argi dago, gauza guztiekin bezala, geroz eta lehenago hasi edukinak lantzen, orduan eta erraztasun handiagoz menperatuko dutela haurrek eginkizun eta gaitasun hori; eta alde horretatik, oso ideia ona eta esanguratsua iruditu zait Amara Berriko eskaintza.

Jarraian txertaturiko bideoa da TxikiWeb-aren ingurukoa; klasean ikusi duguna hain zuzen ere.


Hau izan da beraz, gaurko klasearen laburpena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario