martes, 28 de abril de 2009

Zazpigarren eguna

Gaurko klasean, gure blog-a pertsonalizatu eta argazkiak txertatzen ikasi dugu. Horretarako, irakasleak google-k eskaintzen duen Picasa Web izeneko baliabidea aurkeztu digu. Egia esan, Picasa programa ezaguna zen niretzat, baina ez web bidez eskaintzen duen hau. Honi esker,blog-a saturatzeko aukera gutxiago dago, Picassa-ra argazkiak igoz. Hala ere egia esateko lan handia eta luzeagoa eskatzen du honek eta ez da horren eroso suertatzen; nahiz eta lehenago aipatutako saturaziorako ongi etortzen den arren.

Beraz, baliabide honi esker pixkanaka- pixkanaka nire Blog-a osatzen eta apaintzen saiatuko naiz; itsura politagoa emateko intentzioz.

Horretaz gain, webquest ezberdinak begiratzen ere aritu gara gaurko zazpigarren klase honetan.

Gehienek, ez zuten sarrerara baino haratago sartzen uzten eta beharbada,interesgarria irudituko litzaidake gainontzekoa ikusi eta behatu ahal izatea. Dena den, webquest baliabidea oso egokia iruditu zait, teknologiekin lehen kontaktua izan nahi duten haurrentzat; hartara mundu honetan murgildu eta entretenitzeko ere balio baitu.

Eduki berriak ikasteak, ez du aspergarriak eta teorikoak izan behar duenik esan nahi; ikasgaiak era praktiko eta dibertigarrian irakastea zeharo positiboa delakoan nago, modu teknologizatuagoan irakatsiz...Eta haurrei ordenagailuak ikaragarri gustatzen zaizkienez, aukera aparta da honi probetxua atera eta hezkuntzan barna txertatzeko; jolas moduan planteatu daiteke, hartara ongi pasatuz, oso esperientzia aberasgarria eta polita izan daiteke.


Azkenik, egungo klaseko materia, irakasleak, aldez aurretik, elkarrikertuz.ning.com helbidean jarri duela aipatu behar dut. Honek ziurtatzen duena da irakasleak, klase aurretik zein ondoren ere, bere orduak sartzen dituela gure irakaskuntza prozesua prestatzen eta guk zer egin behar dugun edota zertan dihardugun ikus dezakegula, kontsultak egin, informazioa atera...

No hay comentarios:

Publicar un comentario