miércoles, 22 de abril de 2009

Seigarren eguna

Hau da gaurko klasean egindakoa:

Gaurkoan, teknologia berrien alde onak eta txarrak aztertu ditugu. Lehenengotik, oro har guztiok teknologia berri hauek gauzak ikasi eta informazioa adierazteko oso aberasgarriak direla ados geratu gara("lenguaje multimedia" delakoan). Bestalde, tresna komunikagarri moduan ere oso erabilgarriak direla komentatu dugu.

Hala eta guztiz ere, gauza guztiak bezala, bere alde txarrak, edota hain onak ez direnak ere baditu honek ere; esate baterako informazio gehiegi izateak sailkapena gauzatzea ezinbestekoa bihurtzen duela eta zenbaitetan, eskolan, pedagogia arloaren gainetik jartzen dela (halere, azken honen errua geurea dela azpimarratu beharra dago,ematen diogun erabilgarritasunagatik alegia)

Behin hau eginda, aurreko klasean landu genuen "Indagacción" testuari heldu diogu berriz ere, hau komentatzen amaitzeko asmoz.Atzo ez bezala, gaurkoan irudia eta taula landu ditugu, gaian gehiago sakondu eta murgilduz.

Amaitzeko,orrialde honen bukaeran jarri dudan Amara Berriko IKT sistemari buruzko power pointa landu eta ikusi dugu . Bertan, ikastola honetan teknologia berriei ematen dieten erabilpena behatu daiteke eta horrela, teknologia berriekin lehen kontaktua izateko, egunkaria, telebista, irratia eta txikiweb baliabideak erabiltzen dituztela ikusi dugu.


Amara Berri ikastolako IKT azaltzen duen power point-a ondorengo hau izango litzateke:

aberri aberri joxemi

Hau izan da beraz, seigarren klase honetan landu duguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario