martes, 21 de abril de 2009

Bostgarren eguna

Gaurko klasean,lehenik eta behin "Teknologia berriak zergatik eta zertarako?" galderari erantzun diogu: ofimatikako oinarrizko programak, testu prozesadoreak, acess, ezcell, power point, internet, eduka ataria, blog-ak, wikiak, messengerra, skype... aztertuz.

Bestalde, teknologia berriek eskaintzen dituzten bestelako baliabideak ere landu ditugu; hala nola, bideoen grabaketa, edizioa eta zabaltzea nola egiten den, (movie maker, pinnacle, youtube...-en bidez)Kontruktibismoa eta teknologiaren arteko hainbat ezagutza barneratu ditugu...

Azkenik teknologiak integratzeko metodo eta irakasleen eskuartzea (cmap tools, J Click, Hot Potatoes, Webquest, second life... bezalakoak)landu ditugu.

Klasean egindakoaz gain, taldean burutu beharreko lana adostu, eta prestatzen hasi gara; zein ikastoletara joango garen, proiektu ona zer gaien inguruan jorratuko dugun...

Hau izan da gutxi gora behera gaurko klasearen laburpena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario