miércoles, 1 de abril de 2009

Laugarren eguna

Jarraian dauden bi bideo hauek ikusi ditugu eta gelan eztabaidatu dugu ondorio batzuetara helduz.


TEKNOLOGIA BERRIAK... ZERTARAKO?






Bideo hauek ikusirik, eztabaidatuz hasi gara, norberaren eta oro har gelan zeuden ideiak kontrastatu eta ondorio batzuetara iristeko asmoz.
Ondorengo ideia hauek atera dira batik bat:

Aipagarria eta gehienbat guztiok ados azaldu gareneko ideia izandakoa teknologia berri hauek guztiak azken finean izugarrizko negozioa direla izan da.
Bideoan azaltzen denez, teknologia eta baliabide berri hauek aurrerapen handia ekar diezagukete; baina esan beharra dago baita ere, ekonomikoki ez direla guztien esku egongo; garesti xamarrak baitira. Hori gutxi bada ere, gehiegizko kontsumoarekin, pertsonak aurrez- aurre komunikatu eta hauen artean dagoen harreman fisikoa galtzeko arriskua ere egon badagoela esan daiteke; beraz neurriz egin behar da teknologia berri horien aldeko apustua.

Hau hala, bere alde onen edota abantailei dagokionez, aipatu beharra dago teknologkia berri hauek oso deigarriak eta motibagarriak izan daitezkeela eta beraz, emaitza onak ekarri ditzakeela baita pertsona ezinduei erraztasunak eman ere.
Gainera, gizakien aurrez- aurreko komunikazioa posible ez den uneetan, abantaila handiak eskeiniko lizkigukete teknologia hauek.

Ikusi denez, ideia asko atera dira klasean baina zera ondorioztatu daiteke; oro har denok ados geratu gara, teknologia berriek, beren alderdi onuragarri zein kaltegarriak dituztela eta beraz, erabilpen egokia eta neurrizkoa emanez gero emaitza onak lor ditzazkegula; betiere geure buruarekin kritikoak izanez eta euren sareetan harrapatuta ez geratzeko erne egonaz.

Hau izan da beraz gaurko klasean landutakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario