martes, 31 de marzo de 2009

Hirugarren eguna

Gaur, Teknologia Berrien hirugarren klasea izan dugu.

Gaurkoan, klase hasieran Blog-en asuntoa pixkatxo bat bergogorarazi dugu eta ondoren Google Docs-en, dokumentuak beste taldekide batzuekin nola partekatzen diren azaltzeari ekin diogu.
Azalpena eta gero, bakoitzak praktikan jarri du, bere docs dokumentua beste taldekideekin partekatuz.

Blogean bideoak nola txertatzen diren ikasten ere aritu gara beranduago, klasean ikusitakoak gure webgunean gehiagarri gisara txertatzeko asmoz; beraz hori burutzea izan da hurrengo lana.

Azkenik, gaurko klasean taldeak osatu eta ikasgaian zehar egin beharreko lanak bideratuz hasi gara.
Batetik, Teknologia berrien garrantzia azpimarratuz, praktiketako ikastetxera joan eta bertako egoera aztertu beharko dugu; zein material erabiltzen diren bertan, nolako teknologiak diren egunerokotasunean erabiltzen dituztenak, irakasleen formakuntza teknologia horiei dagokionez nolakoa den...

Horrela bideo bat osatuko dugu; gure behaketa hori guztia plasmatu eta islatuz.


Hau izan da orohar hirugarren egun honetan egin duguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario