miércoles, 25 de marzo de 2009

Bigarren eguna

Hona hemen bigarren klasearen egunerokoa!

Gaurko klasean gai ezberdinen inguruan hitz egiten aritu gara; norberak bere gogoeta eginaz eta bere ikuspuntua eraikiaz abiapuntua eman diogularik.

Horretarako, bi bideo aurkeztu dizkigu irakasleak, zeinak oso interesgarriak izan diren hasierako ideia horiek eraiki eta horren inguruko norberaren ideiak plazaratzeko; teknologiaren komunikazio ahalmena aztertzeko hain zuzen ere.


Orokorrean iritzi antzekoak egon dira, gehienon iritzia zera izan da; teknologia berriek komunikaziorako izugarrizko askatasuna eta erraztasuna ematen dutela;norberaren iritziak ikusi, eztabaidatu, gogoeta egin...
Dena den denak ados geratu gara, kontrolatu beharra ere badagoela zein neurritan erabiltzen diren; izan ere, honen pean erori eta menpekotasuna lortzera heldu baikaitezke.

Honekin lotuta eskoletako teknologiak jorratzeari ere, ekin diogu. Zera planteatu da, askotan eskoletan teknologia berriek ez dutela behar besteko garrantzia jasotzen. Beste batzuetan berriz, ez omen da ondo jakiten honi zer trataera eman behar zaion; hau dela eta, teknologia berri horiek eskoletara txertatzeaz gain, irakaslek formakuntza ere jasotzea komenigarria dela ondorioztatu dugu, hots, proiektu pedagogioetara txertatu eta praktikan jartzea.


Hau izan da orokorrean eta laburki gaurko klasean egindakoa. Teorikoagoa izan dela esan beharra dago; baina aldi berean gaurko klasea ere asko interesatu zait; landu ditugun gaiak ikastolen egunerokotasunean pil- pilean daudela iruditu baitzait.



Gaurko klaseko eztabaida eta iritziak, bi bideo hauetan oinarrituak izan dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario