martes, 5 de mayo de 2009

Bederatzigarren eguna


Gaurko bloga Amara berri ikastolaren inguruan eman digunen hitzaldiaren inguruan joango da.
Oso interesgarria izan baita proiektu hau; berritzailea eta sakona. Hau dela eta, gaurko bloga hitzaldiaren laburpen txiki bat izango da.

Esan bezala, Gaur Amara Berri eskolatik etorri zaizkigu, IKTren erabilera eta planteamendua guk nola lantzen duten ikusi eta jakin ahal izateko.

Horrela, ematen dituzten Irratsaioak, Txikiweb-a, lantzen dituzten hainbat proiektu... azaltzera noa.

Lehenengotik aurrekoan azaldu bezala txikiweb-an burutzen duten eguneroko hori azpimarratu nahi nuke, ikasleak txandakatuz idazten dutena hain zuzen ere; honekin aktibitate ugari txertatzen dituztela eta oso baliagarriak direla ikusi baitut.


Irratsaio bat ere sortu dute era guztiz errealean burutzen dutelarik eta baita aldizkari bat ere, bertan lan desberdinak sortu eta plazaratu egiten dituzte.

Aktibitate hauek guztiak haurraren autonomia garatzeko baliagarriak dira, baita teknologietan erraztasuna eta trebezia garatzeko ere. Izan ere hau lantzeaz gain, modu desberdin eta erakargarrian egiteagatik, atentzioa ematen dit; eta horrela, pixkanaka- pixkanaka teknologien munduan barneratuz doaz, txiki- txikitatik etorkizuneko mundu horretan barneratzen eta murgiltzen doazelarik.

Oso proiektu azpimarragarri eta interesgarriak iruditzen zaizkit. Bada pertsonalki, teknologia eta ordenagailuen mundu hori izugarri gustuko dut; eta nire kasuan horren gaineko ezagutza nire kabuz bereganatu behar izan nuenez, oso interesgarria iruditzen zait eskolan hau landu eta adin horretatik jada bultzatzen hastea.
Etorkizunean fruitu eta emaitza onak emango dituelakoan nago; bizi garen gizarte hau, zeharo lotuta baitago teknologiarekin, eta hare gehiago lotzen doa gainera; beraz, komenigarria iruditzen zait horrelako aktibitateen bidez gutxinaka mundu horretan sartzen hastea.


Hau guztia esanik, gaurko klasean, mota ezberdinetako praktika onak ere landu ditugula aipatu nahiko nuke. Webquest adibidearen bidez, berritzaile izatea zaila dela jakin arren, proposamen eta eredu berriak ikusi ondoren, ezinezkoa ez dela ondorioztatu dugu.

Honetaz gain gaur helburu desberdinen inguruan aritu gara, besteak beste; lanak planifikatu (horien inguruko zalantzak argituz), eskolen IKT-ren inguruko hainbat aspektu landu, Ispaster eskolako "Arto Lapurra"-ren azalpena ikusi eta honen metodologia eta lan egiteko modua aztertu ditugu; besteak beste.

Aipatutako helburuetan esan bezala, eskoletan zein azpiegitura dauden ikusi beharra daukagu, ezinbestekoa baita, ordenagailua, eskanerra, software, hardware,... horiek identifikatzen ikastea. Ikasleek nola erabiltzen duten ikusi behar da, zein prozesu, pausu,...jarraitzen dituzten horrelako jarduerak eta materialak erabiltzen ikasteko.

Esandako "Arto Lapurra" azpimarratu nahiko nuke nik; izan ere atentzioa eman baitit eta oso egokia iruditu baitzait Bizkaiako Ispaster Eskolan IKT txertatu eta bultzatzeko erabiltzen duten "teknika" hori.
Andereñoak ipuin multimedia bat ("Arto Lapurra" aukeratu zuen) egiteko proposamena bultzatu nahi zuen eskola txiki hartan, esan beharra dago, hori aurrera atera ahal izateko baliabide egokiak zitutela eta hori ezinbestekoa dela.( Ordenagailuak eskanerak... bazituzten)

.


Ipuin multimedia ikusteko sartu we gune honetan:
www.sc.ehu.es/topcogoj/artolapurra.pps


Interesgarria iruditu zait, hau lantzerako oduan beraiek kokatutako lurraldean inplikatzeko eta modu horretan haurrek ipuin bilduma egiteko, beren aiton-amonei herriko ipuinen inguruan galdetu izan behar hori;galdera horiek egin eta erantzunak grabatu egiten zituzten.
Hau guztia ere oso deigarria egin zait, eta aldi berean oso positiboa iruditu; bada metodologia hau erabiliz, haurren ingurune hurbilari ere garrantzia ematen zioten; familiarekiko inplikazio emozinala ekarriz.



Hau burutzeko jarraitutako prozedura ondokoa izan zen:

1/ Herrian bildutako ipuinetatik denon artean bat aukeratu.
2/ Ipuina irakurri eta denok ezagutu.
3/ Ipuina ezagutu ondoren denon artean erabaki momentu esanguratsuak margotzeko
4/ Ume bakoitzari zati bat eman eta margotu. Margotzeko hartu zituzten orriak eta pinturak.
5/ Margotu ondoren sailkatu eta irudiei zegozkien esaldiak idatzi.
6/ Orrietan egindako marrazkiak eskaneatu eta artxiboak gorde ordenagailuko karpeta batean.
7/ Power Point erabiliz txertatu irudiak eta falta ziren esaldiak idatzi.
8/ Musika aukeratu hitz egiterakoan eta trantsizioetan entzuteko.
9/ Iruidiak txertatu eta esaldiak idatzi ondoren ipuinaren egindako laburpena irakurtzerakoan hasi ziren grabatzen. Irudi bakoitzari zegokion testua jarriz.
10/ Power Pointekin pss artxibo bat sortu .


Esan bezala proiektu honek teknologia munduan barneratzeaz gain (Power Point-a,...), beste hainbat aspektu garatzea ere baditu helburu, hala nola autonomia garatzea, bi eredu curricularren ondotik lan egitea, teknologiaren munduan, plastikan, musikan...murgiltzea, esplorazioa, sormena lantzea, erabakiak hartzen ikastea, beren lurraldearekiko loturaz eta atxikimenduaz ohartzea,... eta hauek guztiak ezinbesteko puntuak dira haurrekin jorratzeko

Esan bezala eskola txikian garatu zen proiektua eta eskola horietan izaten den moduan adin desberdineko haurrak batera egoten dira. Lan hau modu honetan garatu da eta oso garrantzitsua da, enpatia, giza baliabideak,... bultzatutzen baititu.
Kulturarekiko gertutasuna ere bultzatzea lortu du; azken finean, gure sormena lantzen badugu, emaitza berria sortzea ahalbidetuko baita eta horri garrantzi handia ematen diot.

Proiektua oso interesgarri eta emaitza onak ematen dituena delakoan nago; ezitzaidan ezaguna horrelako baliabideek eskain dezaketena; eta egia esan, edozer gauza lantzeko balio duela uste dut; batez ere haurraren inplikazioa eta motibazioa sortuz, guztia gogotsu egiteko jarrera lor baitezakegu eta horrela, edozer gairen gainean ezagutza eta ikasketa esanguratsuak lortu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario