miércoles, 6 de mayo de 2009

Hamargarren eguna

Gaur hamargarren klasea da. Atzoko klasean Amara Berriko itzaldia izan genuen; gaurkoan ere, teknologia berrien inguruko beste txarla bat ematera etorri zatzaizkigu.

Irakasle bat etorri zaigu hitzaldi bat ematera.
Irakasleen formazio jarraiaz arduratzen dira, hauen artean teknologien integrazioaz.
Irakasle gutxi dira formazio honetan sartu direnak eta gutxiago Haur Hezkuntzan.

"Apadrinamiento digital"-az ere mintzatzen aritu gara ondoren eta hau beste aukera eder bat izan daiteke.
Ikasle erdiak gela arruntean daude eta besteak informatika gelan. Modu honetan, ipuinen bat idazten bada gelan, informatika gelan daudenek presentazio baten bidez edo aurkeztuko dute. Irakaslearentzat ere errazagoa da gela bitan banatuta dagoelako eta bikoteka lan egiten dutelako.

Ondoren gure praktiketako egonaldian, Haur hezkuntzan teknologiak duen tokiaz hitz egiten jardun dugu. Geletan ordenagailuak dauden, internetera konexioa duten, zein momentutan, haurrak horretaz jabetzen diren, editorialak zeuden edo ez... Pertsonalki nire ikastetxean horrelako gutxi lantzen zen. Haur hezkuntzako 4 urteko gelan egon naiz praktikaldia burutzen eta teknologia berriekin zuten kontaktua txikia zen oso. Orain jarri berri dute ordenagailuekin eta oro har teknologia berri horiekin kontaktuan egoteko gela espezializatu bat baina batez ere, lehen hezkuntzatik aurrera lantzeko.

Teknologiak benetan integratzen saiatzen dira eta ikastetxe batzuk sartu dira bertan. Honela ikastetxeen arteko komunikazioa ere bermatzen da eta teknologiak haurren heziketan benetan aukerak zabaltzeko balio duela erakutsi nahi dute. Hau proiektu kolaboratibo bat da zeinak bakoitzaren praktika hobetzea duen helburu.

Plataforma bat dute http://infantilinvestiga.wikispaces.com da.

Gaurko klasea ere oso interesgarria iruditu zait; guretzako ere, beste esperientiza eta modu batzuk ezagutzea garrantzitsua biata eta egia esan, pertsonalki hezkuntzan lantzen den teknologia berrien alor hau, nahiko lausotuta eta ezezagun baitut.
Pixkanaka pixkanaka, gaiaren inguruan dugun informazioa eta ikuspuntua zabalduz goaz; honi esker informazio gehiago dugu, egunen batean horrelako proiekturen bat erabili eta lantzen hasteko.


Hitzaldia bada, honen inguruan izan da oro har, baina gehitu nahiko nuke, gaurko honetan gure blogez ere mintzatu garela; lehenengo Joxemiren iritzia jaso dugu gure blogen inguruan eta guk kritika konstruktibo horiez baliatuz, gure bloga aldatu eta hobetzeari ekin diogu.

Hauxe izan da bada, hamargarren klasean egin duguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario