martes, 12 de mayo de 2009

Hamaikagarren eguna

Gaurkoa hamaikagarren klasea izan dugu.

Aurreko saioan bezalaxe, hitzaldi interesgarri bat eman digute teknologia berrien inguruko proiektuen inguruan informazio berria emanez.
Aita Larramendi ikastolako irakasle bat etorri zaigu eurek bizi duten esperientziaren inguruan hitz egitera;Txanela eta Ikasys proiektuen inguruan alegia.

Hauxe duzue Aita Larramendi ikastolako web gunea:

http://www.andoainikastola.net/web/default.php




Txanela proiektuari dagokionez, haurrei, aurreko ikasturtean ikasitakoaz gogoratzeko, bideo modukoa ipintzen omen diote aipatu digutenez, honen bidez ez omen dute haurrek euren ezagutzak kanporatzerik nahi; bideoan ikusten dutena erreproduzitzea eta eurek dituzten aurrezagutzekin erlazionatzea baizik.

Behin euren aurretiazko ideia horiek freskoturik,bideoa berrikusi eta galdera moduko batzuk egiten dizkiote; haur bakoitzak webgune bidez erantzuten dituelarik.(4ko taldeetan)
Azkenik, galdera hauei erantzuna emanik, arazoaren aurrean irtenbide bila aritzen dira haurrak webquest baliabidea erabiliz.


Ikasys proiektuari dagokionean berriz,zera esan beharra dago, oroimenezko jarduerak lantzea ahalbidetzen duen proiektua dela.
Horretarako, haurrei testu bat irakurrarazi eta galdera batzuk planteatzen zaizkie; modu honetan irakurritakoaren inguruko gogoeta eta hausnarketa egin eta ulermena lantzen dutelarik.

Kasu honetan ere, lan egiteko modu tradizionala baztertu eta teknologia berrien aldeko apustua egiten da; izan ere, haur bakoitzak bere portatil txikia du eta gelako haurren portatil guzti hauek, wifi-aren bidez, sareaturik daude irakaslearenarekin batera.
Honek zera ziurtatzen dio irakasleari, batetik, haur bakoitzak, egunean egiten duena, bere ordenagailutik, inolako arazorik gabe ikustea eta norberaren jarraipena eta hutsuneak kontrolatzea, hau da, bakoitzak zer gauza egiten dituen ondo eta zeintzuk ez hain ondo jakitea.

Portatil hauek guztiak armairu baten barruan gordes eta kargatzen dituzte, hurrengo saiorako prest edukitzeko.
Hori da Ikasys proiektu honekin egunero darabilten metodologia beraz.

Gaurko klasea oso interesgarria iruditu zait. Bada aurrekoetan bezalaxe, esan beharra dut proiektu hau ere berria zela niretzat eta, lan egiteko modu desberdin honen bidez teknologia berrien munduan txertatuz, emaitza onak lortu daitezelakoan nago.

Honek ere, gauza guztiak bezalaxe bere alde onak eta txarrak izango ditu jakina;bada alde teknika berri hauek irakasleari zein ikasleari izugarrizko erosotasuna ematen baitie. Gainera irakaskuntza prozesua dibertigarri eta dinamikoagoa lortzea du helburu eta haurrei oso erakargarri suertatuko zaiela uste dut. Beraz, alde on hauen artean, haurren autonomia garatzea, eta teknologia berrien aurrean oinarrizko ezagutza izatea legoke.
Dena den, aldi berean teknologia berri hauen gehiegizko erabilpena izateak, dependentzia ere ekar dezakeela esango nuke. (teknologia berri horiek esate baterako oso hauskorrak baitira eta une batean failatuz gero beste alternatiba batzuetara jo beharko litzateke; alternatiba tradizionaletara hain zuzen).
Hori gutxi bada ere, ekonomikoki gastu handia ere suposatzen duela ezin uka daiteke eta zenbait eskoletan beharbada ez dute horrelako teknologiarik mantentzeko zortea edo aukera izanen.





Hau izan da bada gaurko klasean landu duguna; hitzaldia oso interesgarria izan dela esan behar dut pertsonalki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario