martes, 26 de mayo de 2009

Hamabostgarren eguna

Gaurko klasean, ikasgaia amaitzen doalarik, gure lanak internetera igotzeari ekin diogu; ondoren blog-era enbed bidez txertatzeko.

Beste taldeak oraindik beren lanak amaitzen ari dira; dena den gu lasai xamar ibili gara gaur; izan ere aste honetan zehar "agobiatu"-ta ibili baikara dena bukatzen eta orain dena eginda eta bukatuta dugunez, azken ikutuak ematea baino ez zaigu falta.

Azken ikutu horietan aritu gara beraz; hots,foroan idazten, beste plataformetan parte hartzen ( Kirol ihardueren ikastaroan, elkarrikertuz-en, plastikako ikastaroan...).
Horretaz gain eta amaitzeko, gure blog-a apaintzen eta polit jartzen aritu gara; jada lan guztiak igoz bukatutzat emango dugularik.

Lan horiek hona igotzeko, batetik word eta power point dokumentuak Scribd-era eta bestetik, bideo guztiak youtubera igo ditugu. Eta horrela, orain enbed-en bidez hemen txertatuko ditut.


Amaitzeko esan, gaurko klasean, teknologia berrien ikasgaiaren ebaluazioa ere egin dugula eta bukatutzat emateko talde bakoitzak, bere lanen laburpena jasotzen duen aurkezpena egin duela power point bidez. Horrela gelakide guztiei azaldu diegu gutxi gora behera bakoitzaren lana zein izan den; ikasgaia borobildu eta amaiera emanez. egin du gelakide guztien aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario