miércoles, 20 de mayo de 2009

Hamalaugarren eguna

Kaixo! jada klaseak aurrera doaz eta gure lanak ere pixkanaka pixkanaka bukatuz ari gara.
Aste bete baino ez da geratzen klaseak amaitzeko;beraz, azken egun hauetan izugarrizko kaña sartzen ari gara lanei.

Gaurko egunean ere, Josemik ez du klase magistralik eman eta talde bakoitzari libre utzi dio burutu beharreko lanak egiten.
Horretan aritu gara geu ere; jada magis telebista bukatzen eta ideia batzuk borobiltzen.


Horretaz gain, ebaluaazio notaren inguruan hitz egiten aritu gara irakaslearekin; batik bat, gure notaa nondik aterako zen jakiteko.
Berak argitu digu, nota blog-ean, foroetan zein aurkeztu beharreko hiru lanetan oinarrituko duela. (IKT, Proiektu onak, Magis TB).

Hau entzunda lasaitu egin naizela aitortu beharra daukat; ez goaz hain gaizki denboraz eta pixkanaka lan oso polit originalak ateratzen ari zaizkigu.

Ea zer moduz doan dena...


Hau izan da bada, gaurko klasearen laburpena!

Hurrenarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario