martes, 24 de marzo de 2009

Lehenengo eguna

Gaurkoan Teknologia berrien lehenengo eguna laburtzen saiatuko naiz; zer egin dugun...

Lehenengo klasean egindakoa batez ere, ikasgaiaren lehenengo kontaktuarekin erlaziona genezake. Horrela,lauhilekoan zehar zer jarduera burutuko ditugun, ikasgaiaren nondik norakoak zeintzuk izango diren, nolako ebaluazioa izango dugun... eta beste hainbat gai landu ditugu.

Hau finkaturik, jada klasean egunerokotasun hori jarraitzeko erabiliko ditugun plataforma birtual zein euskarri informatikoen azalpena jaso dugu. Horrela, jakin dugu, Moodle, elkarrikertuz eta beste hainbat teknologiaz baliatuko garela gure ikasketa prozesua eraikitzeko. Gero, hauetako bakoitza azaldu eta pixka bat saltseatzen ibili gara, funtzionamendua... ezagutuz.

Amaitzeko Google Gmail-en Blog bat eratu du bakoitzak (non idazten ari naizen oraintxe bertan); nolabait esateko, klase bakoitzaren laburpena, ikasgaiaren inguruko norberaren ikusmoldea, gogoeta... jasoko dituena.


Hau izan da bada, ikasgaiarekin eta baita bertan landuko ditugun euskarri informatikoekin izan dugun lehenengo kontaktua.

Pertsonalki esan beharra dut ikasgaiarekiko lehenengo kontaktua atsegina izan dela eta lehenengo inpresioz gustatu egin zaidala.
Bada batetik onartu beharra dut Teknologia Berrien gaia oso atsegina eta erakargarria egiten zaidala eta bestetik, landuko dugun modua oso interesgarria eta dinamikoa iruditu zait; beraz, gerora baliagarria eta probetxu handikoa suertatuko zaigulakoan nago.

Besterik gabe, hurrenarte!


Hona hemen Teknologia berrien inguruko power point aurkezpen bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario